XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haritz asko daude nire sudurraren bi aldeetan, baina inoiz ez dut pentsatu ni basoaren zentroa izan nintekeenik, nahiz eta batzutan hala iruditu, ez baitziren ez Koperniko ez Galileo berririk jaioko ni nere okerretik ateratzeko.

Alperrikan izango zen orduan ezagututako gezur bat sinistu, eta zai egon, ea noiz iritsiko ote zen gure salbatzailea, zapi zuri eta garbi batez sudurreko mukiak kentzeko.

Haritzen artean, zeru izpiak pasatzen dira, beldurturik batzutan, zotinka eta negarka gehienetan.

Basoak bere odola erakutsi du, eta xurgatzeko prest dauden zomorroak bat batean etorri dira.